XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta emakume batek Abeslari eginkizuna betetzea, lengo Profeta aiena bezela edo litzake.

BAKOITZAREN ELEIZA'KO MINISTERIOAK Alargunak.

Ministerio oien aldean, garai artako Eleizak pixka bat eratuak ageri yakuz: - Gotzai, Abade, Diakonoak daukez.

Bakoitzaren eginkizunak oso astiro ta pixkanaka erabagitzen dira.

Dana dala, Jerarki bat ba-da.

Eta emakumeak mixio-ministerioetan parte artu ba'dabe, orain ere parte artuko dabe Eleiz bakoitzaren ministerioetan.

Bai gizonen aldetik, bai emakumeen aldetik, ba-dirudi eleiz bakoitzaren ministerioak nagusitu egin yakezala mixio-ministerioai.

Beraz, orain esango dogunak bere garrantzia du gerorako.

Berba bat aurkitzen dogu Itun Barrian, Alargunak, iru esangura ezbardiñak dituana, baña dana dala euren artean zer-ikusi daukenak: 1) Alargun. Gure artean berba egitean emoten dautsogun Esangureaz asmoaz (Act. 6,1-2;9,36ss).

Edadekoak, komunidadeak artzen ebazan bere gain.

2) Tito'ri (2,3-4) egindako eskutitzan, komunidadean euren zeregiña daukela ikusten dogu: bizimodu zentzuduna, neurriduna eroan bear; on-egiten erakutsi; emazte gazteai euren senarra ta seme-alabak maitatzen irakatsi....

3) Timoteo'ri (5,9-10) eskutitzan beste gauza bat diño: alargun batzuen izenak idazti edo liburu baten idatzita dagoz.

Ortarako, ordea, baldintza batzuk bete bear dira: 60 urte, bein bakarrik ezkonduta izan, eta egite onak, errukizko obrak egin.

Polikarpio deunak Jainkoa'ren aldarea esaten dautse.

Jainkoa'ren aurrean bitarteko dirala adierazteko.

Antiokia'ko Ignazio'k, guri bakan xamar iruditen yakun esaera au dakar texto baten: alargun izeneko deritxoen birjiñak.

Beraz, berba orrek ba-dauka Eleiz ordena baten sentidua, alargun utsa esan naiez gañera.